XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MANECH,- Ba naski.
Horrek nola erraten dituen gauzak prediku alkitik!.
Chuchen eta garbiki.
Loria duk horren entzutea.
PIARRES,- Ba, ikasiak dituk-eta.
Buu, apez hoik bazakitek.
Gu bezalakua deusik ez duk.
Hoik berritz, non-nahi agertzeko on tuk-eta.
MANECH,- Zer nahi duk.
Guk besoz bezala, hoik buruz ditek jokua.
Bakotchak bere ofizioa, to.
GANTZUME,- Ba, bazakitek beti hoik berena ongi.
Ba, deubrua, bazakitek bazakitek biltzen.
MANECH,- Hori, hala duk.
Bainan, horiek ere, gure kontuan, bizi behar.
Bizitzekotan jan behar.
Eta deusik ez badute, deusik ezin jan.
Ez duk hala hori?.
GANTZUME,- Ba, ba.
Ez diat erraten, ez diat erraten.
Bainan, bakarrik, nola den.
PIARRES,- Edazue ba, mutikuak.
Zer, basuak beti beteak ditutzue-eta!
Ba, oraikotik, etcherat buruz ere abiatu beharko diagu.
Atchoa hasia zaiat kechatzen.
MANECH,- Zer!.
Andreaz haiz kechu?.
Ba, egonen duk ba andrea ichtant bat.
Ez haiz maiz ateratzen.
PIARRES,- Ez, egia, ez nauk maiz ateratzen.
Bainan nik andrea maite diat gero eta ez ziot den penarik ttipiena ere egin nahi gero.
MANECH,- Hortan ez diat erratekorik.
Nik ere andrea maite diat eta....
PIARRES,- Hik ez duk uste, bainan ez duk gero herrian gizon bat, ni bezenbat, bere andrea maite duenik....
Merezi dik- eta.
Non duk, oraiko egunean, gure Kattalin baino emazteki baliosagorik?.
Gure etche guzia horrek zaukak gero chutik.
MANECH,- Ba, nik ere maite diat ba andria.
Ez duk gero, hura ere, herabe hetarik!.
Badik gero, harek ere larderia etchean.
Behar ere, hoinbertze haurren artean.
PIARRES,- Beha-zak.
Nik andrea maite diat.
Eta, batere ez zaiat ongi andrearen jotzea, batzuek egiten duten bezala.
Ez duk hori girichtino legea.
Andrea jotzen duen gizona, phitsik ez duk.
MANECH,- Ba, arrazoina duk hortan.
Ni ere, hi bezala nauk.